Hauek har ditzakete barne software-eguneraketek, besteak beste
Zure gailuari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, izan ezazu gailua eguneratuta eta bilatu maiz software eguneraketak.
Galaxy S8+ (SM-G955F)
Konpilazio zenbakia : G955FXXUCDUD3
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2021-06-16
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-04-01
• Hurrengo funtzioak eguneratu dira: Mezuak
• Hurrengo funtzioak eguneratu dira: Gailuaren mantentzea
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXSCDUD2
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2021-05-21
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-04-01
• Hurrengo funtzioak eguneratu dira: Mezuak
• Hurrengo funtzioak eguneratu dira: Gailuaren mantentzea
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXSBDUA3
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2021-02-12
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-01-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXSBDTJ1
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2020-11-06
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-10-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXSADTI1
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2020-10-16
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-09-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU9DTF1
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2020-07-24
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-06-01
• Hurrengo funtzioak eguneratu dira: Mezuak
• Hurrengo funtzioak eguneratu dira: Gailuaren mantentzea
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXS9DTEA
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2020-06-05
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-05-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXS8DTC6
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2020-05-09
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-04-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXS7DTA6
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2020-03-10
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-02-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU6DSK9
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2020-01-18
Segurtasun adabakiaren maila : 2019-11-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXS5DSJ5
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2019-10-31
Segurtasun adabakiaren maila : 2019-10-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU5DSFB
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2019-07-24
Segurtasun adabakiaren maila : 2019-07-01
· Kamera-(r)en egonkortasuna hobetu da.
· Segurtasun adabakia eguneratu da
Konpilazio zenbakia : G955FXXS4DSE8
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2019-07-03
Segurtasun adabakiaren maila : 2019-05-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU4DSBA
Android bertsioa : Pie(Android 9)
Kaleratze data : 2019-04-18
Segurtasun adabakiaren maila : 2019-02-01
One UI bertsio berritu da Android Pie sistemarako
One UI-k Android Pie dakar, Samsung eta Google erabiltzaileen iritzietan oinarrituta sortutako eginbide berri eta txundigarriak eta itxura eta erabilera berrituak dituenak.
Datu garrantzitsuen babeskopiak egitea gomendatzen dizugu, bertsio berritzeko prozesuari ekin aurretik babestuta egon daitezen.
Sistema eragilea eguneratu ondoren, aplikazio batzuk banaka eguneratu behar dira, hala nola Kalkulagailua, Samsung Internet, Samsung Health, Samsung Notes, Samsung Members eta Samsung Pay.
Android Pie gailuetan Bilatu nire mugikorra eginbidean Urrutiko desblokeoa erabiltzeko, pantaila blokeatzeko pasahitzaren (edo PIN/ereduaren) babeskopia egin behar da. Hortaz, ziurtatu pantaila blokeatzeko pasahitza (edo PIN/eredua) gogoratzen duzula eguneratzeko prozesuari ekin aurretik. Pasahitza (edo PIN/eredua) ahaztu baduzu, berrezar ezazu eguneratzeko prozesuari ekin aurretik.
Hona hemen berritasunak.
One UI
- Edukia, ezarpenak eta bestelako informazioa beste era batera antolatu dira, egiten ari zaren atazan kontzentratuta egon zaitezen.
- Elementu interaktiboak pantailaren behealdera eraman dira, beti izan ditzazun eskura.
- Diseinu eta eginbide berriei esker, hala nola Gau modua, begiak ez dituzu horrenbeste zigortuko.
Jakinarazpenak
- Jakinarazpen panelean bertan erantzun diezaiekezu mezuei.
- Irudi txikiak mezuen jakinarazpenetan agertzen dira.
- Aplikazioen jakinarazpen ezarpenetan, ukitu etengailua behin kategoria jakin bateko jakinarazpen guztiak aktibatzeko edo desaktibatzeko.
Samsung Teklatua
- Unicode 11.0 emotikono berriak daude eskuragarri.
- Gai moldakor berriarekin, teklatuaren itxura aldatuko da aplikazioaren koloreetan oinarrituta.
- Teklatu flotatzailea aplikazio guztietan dago eskuragarri, eta neurri berri bat eta gardentasun ezarpenak ditu.
- Ukitu eta eusteko ekintzaren atzerapen pertsonalizatua ezar dezakezu.
Gailuaren mantentzea (lehen, Gailuaren mantentze lanak)
- Errendimendu moduak sinplifikatu dira eta bateria aurrezteko moduetan daude integratuta.
- Gailuaren mantentze lanetarako Edge panela desagertu da.
Always On Display
- Erlojuaren estilo berriak gehitu dira, egutegia eta zure agenda erakusteko aukerarekin.
- Kargatze prozesuaren informazioa gehitu da, zeharo kargatu arte geratzen den denbora ezagut dezazun.
- Pantaila itzalita dagoenean Always On Display erakuts dezakezu, edo pantaila ukitzen duzunean 30 segundoz agertzeko moduan ezarri.
Ezarpenak
- Menuak berrantolatu dira, ezarpenak errazago aurkitu ahal izan ditzazun.
Samsung DeX
- Jarraitu telefonoa erabiltzen pantaila edo telebista batean DeX ikusgai dagoen bitartean.
- Erabili Samsung DeX HDMI egokigailu bateragarriekin. Ez da DeX Station-ik behar.
Bixby
- Bixby zeharo berritu da, eta hobekuntzak eta eginbide berriak gehitu zaizkio.
- Bixby pantaila nagusian, irristatu ezkerrera eginbide berrienak eta aplikazio bateragarriak ezagutzeko.
- Ezarpenak atalean, Bixby tekla kontrola dezakezu, behin edo birritan sakatzen duzunean abiarazten den ekintza ezartzeko.
Telefonoa
- Orain, deien historia egindako eta jasotako deien arabera ordena dezakezu.
- Deien historian 2000 sarrera egon daitezke gehienez (lehen baino 500 sarrera gehiago).
Kontaktuak
- Menu lerrakor berriarekin, errazago kudeatuko dituzu kontu desberdinetako kontaktuak.
Kamera
- Eszena optimizatzaile berriak automatikoki hobetzen ditu kameraren kolore ezarpenak, eszenarekin bat egin dezaten.
Galeria
- Photo Editor Pro-ren editatzeko tresnak Galerian gehitu dira, aplikaziotik irten gabe ere egin ditzazun aldaketa eta ukitu guztiak.
Nire fitxategiak
- Biltegia aztertzeko tresna berriari esker, biltegiaren erabilera kontrolatu eta tokia egin ahal izango duzu.
- Nire fitxategiak Pantaila nagusiko elementuak erakutsi edo ezkutatzeko aukera duzu orain.
Samsung Health
- Eguneko pausoen kontaketa jakinarazpen panelean agertuko da. Hura ezkutatzeko, sakatu eta eutsi jakinarazpenari, eta ondoren, desaktibatu Uneko pausoak.
Hobekuntza eta aldaketa gehiago
- Piztu pantaila automatikoki, Hartu esnatzeko eginbidearen bidez telefonoa eskuetan hartzen duzun bakoitzean.
- Umeen gunea panel azkarretik atzitzeko aukera.
- Deien sticker-ak desagertu dira.
- HEIF irudiak onartzen dira orain.
Konpilazio zenbakia : G955FXXS4CRK9
Android bertsioa : Oreo(Android 8.0.0)
Kaleratze data : 2018-12-28
Segurtasun adabakiaren maila : 2018-11-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU3CRH3
Android bertsioa : Oreo(Android 8.0.0)
Kaleratze data : 2018-09-20
Segurtasun adabakiaren maila : 2018-08-01
· Gozatu Samsung-en joko zerbitzu gehiagorekin Game Launcher aktibatuta.
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU1CRD7
Android bertsioa : Oreo(Android 8.0.0)
Kaleratze data : 2018-05-18
Samsung Experience 9.0 bertsio berritzea Android Oreo-rekin
Samsung Experience 9.0-k Android Oreo dakar Samsung eta Google-ren eginbide berri eta txundigarriekin, zu bezalako erabiltzaileen iritzietan oinarrituta.
Datu garrantzitsuen babeskopiak egitea gomendatzen dizugu, bertsio berritzeko prozesuan zehar babestuta egon daitezen.
Sistema eragilea eguneratu ahal izateko, aplikazio batzuk banaka eguneratu egin behar dira, hala nola Samsung Pay, Samsung Internet, Samsung Oharrak eta Posta.
Hona hemen berritasunak.
Datu biometrikoak
Zure segurtasuna bermatze aldera, datu biometrikoak erabiltzen dituzten eginbideak (aurpegia, hatz aztarnak eta irisak) pantaila blokeo mota seguru bat (patroia, PINa edo pasahitza) darabilzunean soilik daude erabilgarri. Segurua ez den pantaila blokeo mota bat ezartzen duzunean (Irristatu edo Bat ere ez), ez da erabiltzen datu biometriko bidezko autentifikazioa aplikazioak desblokeatzeko eta egiaztatzeko, hala nola Samsung Pay eta Samsung Pass. Pantaila blokeo mota segururik gabe badarabiltzazu datu biometrikoak, bertsio berritu ondoren egin ahal izango duzu aurrera, baina pantaila blokeo mota seguru bat ezartzea komeni da.
Panel bizkorra
- Kudeatu aplikazio bakoitzaren jakinarazpena jakinarazpen kategoriekin (onartutako aplikazioak soilik).
- Ikonoak une honetan ikusgai ez dauden jakinarazpenen jakinarazpen panelaren behealdean erakutsiko dira.
Pantaila nagusia
- Ukitu eta eduki aplikazio bat aplikazio barneko ohiko eta gomendatutako zereginen lasterbideak bistaratzeko (onartutako aplikazioak soilik).
- Aplikazio ikonoetako jakinarazpen bereizgarriak jakinarazpen panelarekin daude lotuta. Kokapen jakin bateko jakinarazpenak kentzen badituzu, beste kokapenetakoak ere kenduko dira.
Samsung teklatua
- Tresna barrarekin, funtzio lagungarrietan azkar sartu ahal izango zara.
- GIF teklatuarekin, GIF fitxategiak bidal ditzakezu.
- Kontraste handiagoko teklatuak daude erabilgarri.
Sistemaren errendimendua
- Atzeko planoko zerbitzuak errendimendua hobetzera eta bateriak gehiago irautera mugatuta daude.
- Une honetan exekutatutako aplikazioak jakinarazpen panelean erakutsiko dira beti.
Edge pantaila
- Letra tipoaren tamaina, kolorea eta beste ezarpen batzuk hobetu dira Edge panelaren ikusgaitasun hobea izateko.
- Ukitu eta sakatu Edge panelaren heldulekua posizioa aldatzeko.
- 3 Edge argiztapen efektu eta kolore pertsonalizazio gehitu dira aplikazioetarako.
Blokeo pantaila eta Always On Display
- Erloju estilo berriak blokeo pantailarako eta Always On Display-rako.
- Doitu jakinarazpenen gardentasuna nahi duzun itxura lortzeko.
Smart View
- Telefonoaren pantaila iluntzen uzten du beste pantaila batean islatzean.
Samsung account
- Kontrolatu hainbat aplikaziori dagozkien kontuaren ezarpenak eta profileko informazioa.
- Ukitu profileko argazkia Ezarpenak orri nagusian, profileko informazioa eta kontuaren ezarpenak atzitzeko.
Samsung Cloud
- Ikusi eta kudeatu Samsung Cloud-en gordetako argazkiak eta oharrak.
- Gorde edozein fitxategi mota Samsung Cloud Drive-n.
- Hautatu babeskopietako zein datu ezabatu edo leheneratu nahi dituzun.
- Ikusi babeskopia bakoitzaren tamaina eta zenbait elementu dituen.
Samsung Mezularitza duala
- Instalatu mezularitza aplikazioaren beste kopia bat, aldi berean bi kontu erabili ahal izateko. Telefono zenbakiak erabiliz kontuak egiaztatzen dituzten aplikazioetarako, beste telefono zenbaki bat behar duzu kontu bakoitzerako.
- Ukitu eta eutsi mezularitza aplikazio bat Pantaila nagusian edo Aplikazio pantailan, beste kontu bat instalatzeko edo joan Ezarpenak - Eginbide aurreratuak - Mezularitza duala aukerara.
Bilatu nire mugikorra
- Egin Karpeta seguruaren babeskopia urrutitik Samsung Cloud-en, telefonoa galtzen denean.
- Blokeatu Samsung Pass Bilatu nire mugikorra eginbidearen bidez.
Samsung DeX
- Ikusi aplikazio gehiago aldi berean aplikazio zerrendaren ikuspegi gisa pantaila osoa ezarrita.
- Erabili Game Launcher Samsung DeX-en pantaila osoan jokatu ahal izateko.
- Laguntza gehitu zaie 2 Samsung azal osagarriri (LED View Cover, Clear View Standing Cover).
Beste hobekuntza batzuk
- Bluetooth konexioa kalitate handiko audio kodekekin da bateragarria, AAC eta Sony LDAC barne.
- Bideo erreproduzigailuak automatikoki errepikatzeko aukera eta bi bider bizkorrago erreproduzitzeko aukera dakartza.
- Ahots grabagailuak aholku adimendunak ematen ditu, grabaketetan deiak blokeatzeko.
- Posta aplikazioarekin, Microsoft Exchange ActiveSync mezu elektronikoak markatuko dituzu.
- Samsung Health-en jakinarazpen itsaskor berriekin pauso kontaketa begiratu huts batez ikusiko duzu.
- Erlojuak Modu horizontala eta atzerako kontaketaren soinu aukerak dakartza.
- Erloju digitalaren widgeta ukitzen duzunean, Erlojua aplikaziora doa zuzenean.
- Samsung Pass-ekin, hirugarrenen aplikazioen erabiltzaile izenak eta pasahitzak kudea ditzakezu orain.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU1AQG5
Android bertsioa : Nougat(Android 7.0)
Kaleratze data : 2017-08-25
· Kamera-(r)en egonkortasuna hobetu da.
· Hari gabeko karga-(r)en egonkortasuna hobetu da.
Konpilazio zenbakia : G955FXXU1AQDG
Android bertsioa : Nougat(Android 7.0)
Kaleratze data : 2017-05-12
· Koloreen optimizazioa hobetu da eta kolore doikuntza erosoagoa da orain