Hauek har ditzakete barne software-eguneraketek, besteak beste
Zure gailuari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, izan ezazu gailua eguneratuta eta bilatu maiz software eguneraketak.

Galaxy M11 (SM-M115F)


Konpilazio zenbakia : M115FXXS5CWK3
Android bertsioa : S(Android 12)
Kaleratze data : 2023-11-30
Segurtasun adabakiaren maila : 2023-11-01
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU5CWE3
Android bertsioa : S(Android 12)
Kaleratze data : 2023-06-09
Segurtasun adabakiaren maila : 2023-05-01
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU4CWC2
Android bertsioa : S(Android 12)
Kaleratze data : 2023-04-20
Segurtasun adabakiaren maila : 2022-11-01
• Zure gailuaren egonkortasun orokorra hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXS4CVL1
Android bertsioa : S(Android 12)
Kaleratze data : 2023-01-02
Segurtasun adabakiaren maila : 2022-11-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU3CVH1
Android bertsioa : S(Android 12)
Kaleratze data : 2022-08-25
Segurtasun adabakiaren maila : 2022-06-01
• Zure gailuaren egonkortasun orokorra hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU3CVF6
Android bertsioa : S(Android 12)
Kaleratze data : 2022-07-05
Segurtasun adabakiaren maila : 2022-06-01
One UI Core 4.1 bertsio berritzea (Android 12)

One UI Core 4.1-k Galaxy gailuetarako eginbide eta hobekuntza berrien sorta zabala du. Intuituboagoa, dibertigarriagoa, seguruagoa eta inoiz baino errazagoa.

Ikusi aldaketak jarraian.


Kolore paleta

Pertsonalizatu telefonoa horma-paperean oinarritutako kolore bereziekin. Zure koloreak aplikatuko dira telefonoko menuetan, botoietan, atzealdeetan eta aplikazioetan.


Pribatutasuna

One UI Core 4.1-k pribatutasun-babes sendoa eskaintzen du, informazio pertsonala esku okerretara iristen ez dela ziurtatzeko.

Baimenei buruzko informazioa begi-bistan
Ikusi aplikazio bakoitzak kontuzko baimenak erabiltzen dituenean (adibidez, Kokapena, Kamera edo Mikrofonoa) Baimenen erabilera atalean. Aplikazioren bati baimena eman nahi ez badiozu, ukatu egin dezakezu.

Kameraren eta mikrofonoen adierazleak
Mantendu urrunduta kuxkuxeroak. Aplikazioren bat kamera edo mikrofonoa darabilenean, puntu berde bat agertuko da pantailaren goialdeko eskuinetara. Halaber, panel azkarreko kontrolak erabil ditzakezu aplikazio guztiei kamera edo mikrofonoa erabiltzeko aukera blokeatzeko.

Gutxi gorabeherako kokapena
Mantendu kokapen zehatza modu pribatuan. Zehazki non zauden jakin behar ez duten aplikazioei eremu orokorra soilik atzitzeko aukera eman diezaiekezu.

Arbelaren babesa
Mantendu seguru pasahitzak, kreditu-txarteleko zenbakiak eta bestelako informazio konfidentziala. Aplikazio batek arbeleko edukia beste aplikazio batean kopiatzen duenean alerta bat jasotzea aukera dezakezu.


Samsung Teklatua

Idazteaz gain, zeure burua aditzera emateko eta dibertitzeko dago diseinatuta Samsung Teklatua.

Emotikono eta sticker-etarako sarbide azkarra.
Sakatze hutsarekin eman dezakezu aditzera zeure burua. Atzitu emotikono eta sticker-ak zuzenean teklatutik, botoi bakarra sakatuta.

Emotikono pare bizidunak
Ez duzu aurkitzen emotikono egokia? Konbinatu bi emotikono eta gehitu animazio bat, sentitzen duzuna hobeto adierazteko.

Are sticker gehiago
Eman emozioa elkarrizketei deskarga daitezkeen sticker bizidun berriekin.

Idazteko laguntzailea
Idatzi gramatika eta ortografia ezin hobearekin Grammarly-ren teknologia duen Idazteko laguntzaile berriarekin (ingelesez soilik).


Pantaila nagusia

Pantaila nagusian hasten da dena; bertan, eskura dituzu gogoko dituzun aplikazio eta eginbideak. One UI Core 4.1-rekin, pantaila nagusiak inoiz baino itxura hobea izango du.

Widget-diseinu berria
Widgeten diseinua aldatu da inoiz baino itxura hobea izan dezaten, informazioa begi bistan izateko eta estilo uniformeagoa izateko.

Widgetak hautatzeko modu errazagoa
Widget egokia aurkitzeko arazoak dituzu? Orain, bizkor ibil zaitezke widget-zerrendan, aplikazio bakoitzak zer eskaintzen duen ikusteko. Widget baliagarriak probatzeko gomendioak ere jasoko dituzu.


Blokeo pantaila

Erabili widgetak ataza bizkorrak egiteko, telefonoa desblokeatu gabe; adibidez, musika kontrola dezakezu, agenda ikusi, edo zure ideiarik onenak grabatu.

Entzun nahi duzun tokian
Aldatu audioa nondik irteten den: aurikularrak, bozgorailuak edo telefonoa aukera ditzakezu, den-dena Blokeo pantailatik.

Ahots grabagailua
Ideia bikaina bururatu zaizu? Grabatu ahots oroigarri bat telefonoa desblokeatu beharrik gabe.

Egutegia eta agenda toki berean
Ikusi gaurko agenda gainontzeko hilabeteko egutegiarekin batera Blokeo pantailan.


Kamera

Gozatu diseinu sinpleago batez, argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen dituzun bitartean. Argi gutxi badago edo dokumentu bat eskaneatzen ari bazara soilik agertzen da Eszenak optimizatzeko botoia Argazki moduan. Erretratuaren eta Gaueko moduaren ezarpenek orain ez dute oztoporik egiten eta intuitiboak dira.

Lentea eta zooma
Lentearen ikonoek handitze-maila erakusten dute, zooma zenbateraino aplikatu duzun jakiteko.

Ezer ez galtzeko moduko bideoa
Grabatzeko botoia sakatu bezain laster hasten dira grabaketak, ez hatza kentzen duzunean; horrela, beti harrapatu ahalko dituzu une kuttun horiek, beranduegi izan aurretik. Argazki moduan, Kliskagailuaren botoia sakatuta edukitzen baduzu, bideo bizkor bat grabatu ahalko duzu; ondoren, hatza Blokeatze-ikonora mugituz gero, Kliskagailua sakatuta eduki beharrik gabe jarrai dezakezu grabatzen.

Argazkilaritza profesionala
Eduki dena kontrolpean berriro diseinatutako Pro moduaren ezarpenekin. Itxura garbiagoari esker, argazkian fokuratu ahalko zara, eta sareta-lerroetan erantsitako maila-adierazle berriek, argazki orekatuak ateratzen laguntzen dituzu.


Galeria

Dela milaka argazki eta bideo dituzula, dela une berezi gutxi batzuk soilik dituzula gordeta, Galeriarekin askoz ere errazagoa da behar duzuna aurkitzea eta bilduma antolatuta edukitzea.

Istorio hobetuak
Eman bizitza istorioei, automatikoki sortzen diren bideo aipagarriei esker. Haiek ikusteko, besterik gabe, sakatu istorio bakoitzaren goialdean dagoen aurrebista. Gainera, istorioetako argazkiak non atera diren ikus dezakezu Mapa ikuspegi berrian.

Album errazagoak
Berrikusi albumak errazago, nahiz eta pila bat argazki eduki. Izan ere, albumak irudi eta bideo kopuruaren arabera ordena ditzakezu, gogoko dituzun eta gehien erabiltzen dituzun albumak zerrendaren goialdean egon daitezen beti. Gainera, pantailaren goialdean azaleko irudi bat agertuko da album bat ikusten ari zarenean, albumak gordetzen duenaren ideia hobea izan dezazun.

Argazkiak zaharberritzeko aukera
Zaharberritutako irudiak jatorrizko bertsioetara itzul ditzakezu edozein unetan, baita gorde ondoren ere, inoiz jatorrizko irudia galtzeko kezkarik izan ez dezazun.

Informazioaren gaineko kontrol handiagoa
Aldatu edo kendu argazkien data, ordua eta kokapena, hura zuzentzeko edo pribatu mantentzeko. Horrez gain, hainbat argazki hauta ditzakezu eta haien informazioa aldi berean editatu.


Argazki eta Bideo editorea

Batzuetan, argazkiek eta bideoek aldaketa txiki batzuk behar dituzte. One UI-ren Argazki eta Bideo editorea dituzu eskura, zure argazkiei itxurarik onena emateko haiek partekatu aurretik.

Argiztapenaren kontrola
Argazkia ilunegia al da argi gutxi dagoelako? Argiaren orekaren eginbideari esker, xehetasun guztiak nabarmendu ahalko dituzu, zure argazkiak itxura bikaina izan dezan.

Ez galdu inoiz jatorrizkoa
Editatu nahi adina! Orain, bai argazkiak eta bai bideoak jatorrizko egoerara lehenera ditzakezu haiek gorde ondoren, edo kopia gisa gorde ditzakezu, jatorrizko bertsioa eta editatua gordetzeko.


Partekatzea

One UI-rekin, besteekin konektatuta egongo zara, eta zure esperientziak haiekin partekatu ahalko dituzu. Besterik gabe, sakatu Partekatu botoia edozein aplikaziotan.

Nabigazio errazagoa
Diseinu berria eta nabigazio hobea, gauzak errazago partekatzeko. Pasatu hatza ezkerretara edo eskuinetara aplikazio eta kontaktuetan zehar ibiltzeko, partekatzera zoazenean.

Pertsonalizazio gehiago
Partekatu zeure erara. Edukia partekatzen duzunean agertzen diren aplikazioen zerrenda pertsonaliza dezakezu, behar ez duzuna baztertzeko eta erabili ohi dituzun aplikazioetan kontzentratzeko.


Egutegia

One UI Core 4.1-rekin are errazagoa da zure bizimodu lanpetua antolatzea.

Egiaztatu zure agenda Pantaila nagusian
Widget berri batek zure eguneko agenda eta hilabeterako egutegi osoa erakusten ditu.

Gertaerak bizkor gehitzeko aukera
Zerbait gehitu nahi duzu egutegian bizkor? Izena idatzi, besterik ez duzu egin behar.

Bilatzeko aukera gehiago
Orain, inoiz baino modu gehiago dituzu egutegiko gertaerak aurkitzeko. Aukeratu azkenaldian bilatutako gako-hitzak, edo iragazi kolore edo sticker-aren arabera.

Partekatu besteekin
Batzuetan, besteak gauzen jakinaren gainean mantendu behar dituzu. Orain, errazagoa da egutegiak beste Galaxy erabiltzaileekin partekatzea.

Hautatu data eta ordu errazena
Gertaera-ren xehetasunak ezartzea oso erraza da, data eta orduko aukera bereiziekin.

Ezabatutako gertaerak berreskuratzea
Ezabatu egiten dituzun gertaerak 30 egunez egongo dira Zakarrontzian, behar izanez gero berreskuratu ahal izan ditzazun.


Samsung Internet

One UI-ren web-arakatzaile bizkor eta seguruarekin, are errazagoa da bilatzen ari zaren webguneak aurkitzea eta pribatutasuna babestea.

Bilaketa-iradokizunak
Lortu bilaketa-iradokizun gehiago testua helbide-barran idazten duzunean. Emaitzak diseinu berri-berri batekin agertuko dira.

Bilatu pantaila nagusitik
Bilaketa-widget berriarekin, pantaila nagusitik bertatik aurki dezakezu bilatzen ari zarena.

Hasi Modu sekretuan
Pribatutasuna mantentzeko, Samsung Internet automatikoki abiaraziko da Modu sekretuan, aurreko arakatze-saioa Modu sekretuan bazeunden.


Gailuaren mantentzea

Ikusi gailuaren funtzionamendua, segurtasuna eta bateria-iraupena begi-bistan, konpondu arazoak bizkor eta lortu arazo konplexuagoen diagnostiko bizkorrak.

Bateria eta segurtasuna begi-bistan
Bateriaren eta segurtasunaren arazoak pantaila nagusian bertan agertuko dira, arazoak bizkorrago konpondu ahal izan ditzazun.

Ulertu telefonoaren egoera orokorra
Telefonoaren egoera orokorra emotikono gisa agertzen da, berehala uler dezazun.

Diagnostiko-egiaztapenak
Orain, Gailuaren mantentzea ataletik zuzenean sar zaitezke Samsung Members ataleko diagnostikoetan. Telefonoarekin arazoren bat dagoela badirudi, egin proba diagnostikoak arazoa zein den ikusteko eta hura konpontzeko iradokizunak jasotzeko.


Erabilerraztasuna

Denontzat dago diseinatuta One UI. One UI Core 4.1 -rekin, are aukera gehiago lortuko dituzu telefonoa harik eta modu erosoenean erabiltzeko.

Beti zurekin, behar duzunean
Atzitu erabilerraztasun-eginbideak bizkorrago, beti erabilgarri dagoen botoi mugikor bati esker.

Doitu zure pantaila berehala
Doitu kontrastea eta tamaina aldi berean, bistaratze modu pertsonalizatuari esker (kontraste handia edo pantaila handia).

Begien erosotasuna
Zure beharretara egokitzeko ikusgaitasun-aukera gehiago. Gardentasuna edo lausotasuna murritz ditzakezu.

Flash jakinarazpen pertsonalizagarriak
Pantailak flash-a egin dezake jakinarazpen bat jasotzen duzunean. Aplikazio bakoitzaren koloreak pertsonaliza ditzakezu, jakinarazpena nondik datorren jakin dezazun.

Lupa errazagoa
Luparen leihoa luparen menu berriarekin konbinatu da, aukera gehiago eta kontrol handiagoa izan ditzazun pantailako edukia handitzeko.


Eginbide eta hobekuntza gehiago

Modu ilun hobetua
Ilun dagoenean eroso egin zaitezen, Modu ilunak automatikoki iluntzen ditu horma-paperak eta ikonoak. Samsung aplikazioen Modu iluneko bertsioetako ilustrazioek kolore ilunagoak dituzte, esperientzia uniformeagoa izateko eta begietarako erosoagoa izateko.

Kargatzeari buruzko informazioa begi-bistan
Kargatzen hasten zarenean, efektu bisual desberdinekin jakingo duzu kargatzeko abiadura.

Argitasuna errazago kontrolatzeko aukera
Panel bizkorreko argitasun-barra handiagoa da, pantailaren argitasuna hatza pasatzearekin soilik aldatu ahal izateko.

Segurtasunaren eta larrialdien menua
Ezarpenetako segurtasunaren eta larrialdien menu berriari esker, larrialdietarako kontaktuak eta segurtasun-informazioa toki berean kudea ditzakezu.

Ezarpenak bilatzeko hobekuntzak
Bilaketa-ezarpen berri hobetuak, behar dituzun ezarpenak behar dituzunean aurkitzeko. Erlazionatutako eginbideei buruzko iradokizunak jasoko dituzu, bilatzen duzunaren arabera.

Mantendu begiak errepidean
Ongizate digitala ataleko gidatze-monitoreak gidatu bitartean telefonoa noiz erabiltzen duzun hautematen du. Telefonoa zenbat denbora erabili duzun eta zer aplikazio erabili dituzun jakingo duzu.

Saltatu alarma behin bakarrik
Ohean gelditu nahi duzu? Alarma bat behin bakarrik desaktibatzea aukera dezakezu. Saltatu ondoren, berriro aktibatuko da automatikoki.

Eguna edo gaua begi-bistan
Munduko beste aldean lagunen bat duzu? Orain, errazagoa da harekin harremanetan jartzeko ordu aproposa den jakitea. Erloju dualaren widgetak atzealdeko kolore desberdinak erakusten ditu hiri bakoitzerako, eguna edo gaua izatearen arabera.

Aldatu testu-mezuetatik deietara
Testu-mezuak ez al dira nahiko? Sakatu pertsonaren izena elkarrizketaren goialdean, haren xehetasunak ikusteko edota ahots- edo bideo-dei bat hasteko.

Bilaketa-emaitza gehiago Mezuak atalean
Orain, mezuetan argazkiak, bideoak, web-estekak eta abar bila ditzakezu. Emaitzak iragazita daude, bilatzen ari zarenera zuzenean joan ahal izan zaitezen.

Edge panel hobetuak
Mantendu uneko aplikazioa ikusgai, Edge panelak erabili bitartean. Lausotzeko aukera kendu egin da gauza gehiago aldi berean ikus dezazun.

Pantaila gainjarriaren tamaina aldatzeko aukera
Bideo mugikorren batek oztopo egiten badizu, elkartu hatzak hura txikitzeko. Gehiago ikusi nahi? Banandu hatzak bideoa handiagoa izan dadin.

Leiho gainerakorreko aukeretarako sarbide azkarra
Hainbat ataza batera errazago egiteko, leihoko aukeren menua leihoaren goialdean aingura dezakezu, hura errazago atzitzeko.


Aplikazio batzuk banan banan eguneratu beharko dira, One UI Core 4.1 bertsiora berritu ondoren.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU3BVD1
Android bertsioa : R(Android 11)
Kaleratze data : 2022-05-11
Segurtasun adabakiaren maila : 2022-03-01
• Kamera-(r)en egonkortasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU3BVA3
Android bertsioa : R(Android 11)
Kaleratze data : 2022-02-24
Segurtasun adabakiaren maila : 2022-01-01
• Funtzioen egonkortasuna hobetu da orokorrean.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU3BUJ1
Android bertsioa : R(Android 11)
Kaleratze data : 2021-11-25
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-10-01
• Zure gailuaren egonkortasun orokorra hobetu da.
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU2BUI3
Android bertsioa : R(Android 11)
Kaleratze data : 2021-09-24
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-09-01
• Kamera-(r)en egonkortasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU2BUH1
Android bertsioa : R(Android 11)
Kaleratze data : 2021-08-10
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-07-01
• Funtzioen egonkortasuna hobetu da orokorrean.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU2BUF3
Android bertsioa : R(Android 11)
Kaleratze data : 2021-07-29
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-07-01
• Aplikazio eguneratua : One UI Pantaila nagusia, Deitu, Egutegia, Quick Share, Smart View
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU2BUD8
Android bertsioa : R(Android 11)
Kaleratze data : 2021-05-12
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-04-01
One UI Core 3.1 Bertsio berritzea (Android 11)
One UI Core 3.1 diseinatuta dago garrantzia duen horretan fokuratzen laguntzeko. Gure birdiseinu bisualak gehien bisitatzen dituzun lekuak hobetu ditu, hala nola Pantaila nagusia eta Panel azkarra, distrakzioak murrizteko, informazio garrantzitsua nabarmentzeko eta zure esperientzia sendoagoa izateko. Errendimendu hobekuntzek lagunduko dute aplikazioak azkarrago exekutatzen, bateria energia gutxiagorekin. Eta One UI Core 3.1-k zure eskuetan kontrola jartzen du pribatutasun kontrol berriekin, baimen bakarrarekin, eta hobetutako Ongizate digitala rekin.

Mugitu beherantz aldaketen zerrenda osoa lortzeko.

Bistaratze diseinua
One UI Core 3.1-ren itxura berritu dugu modu askotan, ikono berri eta sendoagoetatik hasita panel azkarraren eta jakinarazpenen antolaketa adimentsuago bateraino. Mugimendua leunagoa eta naturalagoa da, animazio hobetuarekin. Eta interfazearen erantzun hobeak suposatzen du erabiltzailearen esperientzia segundo batetik hutserako tartea izaten dela, edozein gailutan.

Jarduera hobetua
Erabat optimizatu dugu One UI Core 3.1, memoria dinamikoa hobetuta, aplikazioak azkarrago exekutatu daitezen eta errendimendu hobea izan dezaten. Atzealdeko jarduerak ere mugatu ditugu, energiaren errendimendu eta erabilera hobea emateko.

Pertsonalizazio hobea
• Blokeo pantaila dinamikoari irudi kategoria berriak gehitu zaizkio, eta 5 kategoria hauta ditzakezu aldi berean.
• Blokeo pantailan, Widget bat gehitu dezakezu zure erabilera-denbora egiaztatzeko.
• Pantaila hondo bat konfiguratzean, aldez aurreko bista elkarreragilea lortzen dute.
• Gehitu dei atzealdea argazki edo bideo bat ikusteko dei bat egiten edo jasotzen duzunean.
• Samsung Interneten fitxak berrantolatu eta blokeatu ditzakezu.
• Ikono berriek eta Blokeo pantailako widgetek zure errutinen bilaketa eta kontrola errazten dute.
• Ongizate digitala erabili, profil pertsonala eta laneko profila bereiziak izanik.

Eginbide hobetuak
Pantaila nagusia eta Blokeo pantaila
• Gehitu widgetak pantaila nagusian aplikazio bat ukitzen eta sakatuta edukitzen.
• Itzali pantaila hutsik dagoen zuriune batean bi aldiz jota Hasieran edo blokeo pantailan. (Konfigura ezazu Ezarpenak > Eginbide aurreratuak > Mugimenduak eta keinuak atalean.)
• Blokeo pantailan, jo erlojuaren eremua widgetak ikusteko, hala nola egutegia, eguraldia, eta musika.

Deiak eta txatak
• Ikusi elkarrizketak banan-banan jakinarazpen paneletan. Mezuekin eta zure txat aplikazio gogokoenekin dabil.
• Erraz ezabatu kontaktuetan kontu berean biltegiratutako kontaktu bikoiztuak. Ezabatutako kontaktuen biltegiratze aldia 15 egunetik 30 egunera luzatu da.
• Pantaila bakar batetik lotutako kontaktu ugari editatzeko gaitasuna gehitu da.
• Mezuetan Zakarrontzia gehitu da, duela gutxi ezabatutako mezuak 30 egunez gorde daitezen.

Argazkiak eta bideoak
• Azkarrago ateratzen ditu argazkiak, fokuratze automatikoarekin eta erakusketa automatiko hobetuekin.
• Argazkiak eta bideoak errazago ikusi, editatu eta partekatu Galeriatik.
• Bilatu argazkiak eta bideoak azkarrago, bilaketa eginbide eta kategoria berriekin Galerian.
• Itzul itzazu editatutako argazkiak jatorrizko bertsioetara edozein unetan, baita gorde ondoren ere, irudi bat sekula gal ez dezazun.

Ezarpenak
• Ezarpenak itxura eta sentsazio berri sinpleagoak ditu. Zure Samsung account goialdean agertzen da, eta Pantaila nagusiaren ezarpenak orain errazagoak dira sartzeko.
• Aurkitu behar dituzun ezarpenak errazago izango da Bilaketa eginbide berriekin. Emaitza hobeak lortuko dituzu sinonimo eta errore ortografiko arruntetarako, eta etiketak ukitu ditzakezu lotutako ezarpenetan taldeak ikusteko.
• Ezarpen azkarreko botoiak murriztu egin dira, eginbide erabilienak bakarrik emateko. Zure panel azkarra pertsonalizatua sortzeko botoiak ere gehitu ditzakezu.

Samsung Teklatua
• Sarrerako hizkuntza kopurua 370 era igo zen.
• Emojien eta stickerren iradokizunak gehitu dira, testuan oinarritutako emotikoi bat sartzen denean.
• Teklatuaren banaketa hobetu zen, web eta posta helbide elektronikoan sartzean barra zabaltzaile handiagoa emateko.
• Teklatuaren ezarpenak berrantolatu dira, ohiko ezarpenetara errazago iristeko.

Produktibitatea
• Interneten, Egoera- eta nabigazio-barrak ezkuta ditzakezu esperientzia murgilduago baterako, eta web orriak azkar itzultzeko.
• Leiho berri gehiegi edo jakinarazpenak bidaltzen dituzten webguneak blokeatzeko eskatuko zaizu.
• Hasiera ordu bera duten gertaerak batera erakusten dira hilean, eta zerrendaren ikuspegiak Egutegian.

Gailu eta bitartekoen kontrol erraza
Bitarteko eta gailuen kontrola errazagoa da jakinarazpenetan multimedia panela hobetuta. Duela gutxi erabilitako multimedia aplikazioak ikus ditzakezu, eta erreprodukzio gailua azkar aldatu. Android Auto-ko ezarpenak ere egiazta dezakezu Eginbide aurreratuak menuan Ezarpenetan.

Identifikatu eta hobetu zure ohitura digitalak
Ongizate digitalaren eginbide hobetuak zure telefonoa edo tableta nola erabiltzen ari zaren egiaztatzea errazten dute, eta ohitura digital onak hartzen laguntzen dizute. Egiaztatu zure erabilera gidatzen duzun bitartean, edo ikusi zure pantaila denboraren asteko aldaketak, begirada baten bidez, asteroko txosten eguneratuen bidez.

Erabilerraztasuna guztiontzat
One UI Core 3.1-k gomendatzen ditu erabilerrazak diren eginbideak zure erabileraren arabera. Hobetutako Erabilerraztasuna lasterbideak erabilerraztasunaren eginbideak hasi eta erabiltzeko errazago egiten dute. Teklatuko irakurri ozen idatzitakoa eginbidea erabil dezakezu idazten duzunari buruzko ahots iritziak lortzeko baita Talkback desaktibatuta dagoenean ere.

Pribatutasunaren babes sendoagoa
Orain, aplikazio bat zure mikrofonora, kamerara edo kokapenera behin bakarrik sar daiteke. Aplikazio batek denboraldi batean erabili ez duen edozein baimena automatikoki ukatuko da. Jada ezin diezu aplikazio baimenik eman beti ikus dezaten zure kokapena baimen normalak sortzen ari diren leihoan. Aplikazioak erabiltzen ez direnean zure kokapenera sar daitezen ahalbidetzeko, Ezarpenak atalean aplikazioa kokatzeko baimenen orrira joan behar duzu.

Aplikazio batzuk bereizita eguneratu beharko dira, One UI Core 3.1 eguneratu ondoren.

Mezularitza duala erabiliz egindako aplikazioen kopiak ezin dira zuzenean SD txartelaren fitxategi-etara sartu. SD txartelaren fitxategiak aplikazioaren kopia batean partekatzeko, hautatu Galeria-n edo Nire fitxategietan dauden fitxategiak, egokitu partekatzea eta, gero, aukeratu aplikazioaren kopia.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU2AUA3
Android bertsioa : Q(Android 10)
Kaleratze data : 2021-02-04
Segurtasun adabakiaren maila : 2021-02-01
• Kamera-(r)en egonkortasuna hobetu da.
• Funtzioen egonkortasuna hobetu da orokorrean.
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU1ATL2
Android bertsioa : Q(Android 10)
Kaleratze data : 2021-01-12
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-12-01
· Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU1ATJ2
Android bertsioa : Q(Android 10)
Kaleratze data : 2020-10-27
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-10-01
· Segurtasun adabakia eguneratu da

Konpilazio zenbakia : M115FXXU1ATG2
Android bertsioa : Q(Android 10)
Kaleratze data : 2020-07-09
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-07-01
· Segurtasun adabakia eguneratu da

Konpilazio zenbakia : M115FXXU1ATF6
Android bertsioa : Q(Android 10)
Kaleratze data : 2020-06-30
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-05-01
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.

Konpilazio zenbakia : M115FXXU1ATF4
Android bertsioa : Q(Android 10)
Kaleratze data : 2020-06-23
Segurtasun adabakiaren maila : 2020-05-01
• Berria prestaciontu zuten erantsita - Discover
- Ikusi errutina pertsonalizatuen gomendioak Ezagutu fitxan zure bizimoduan eta telefonoa erabiltzeko duzun moduan oinarrituta.
• Zure gailuaren segurtasuna hobetu da.